Ikasketak nire herrian burutzen ez ditudanez, bi logela ditudala esan
dezaket. Baina txikitatik nire izaerarekin garatu dena, bakarra. Txikia den
arren, espazio eroso bat sortzeko bezala antolatuta daude altzariak. Atetik
sartuz gero, aurkako horma habe batez bi zatitan banatzen dela ikusten da. Bi
alde hauetako batean leihoa eta bestean erloju eta album batzuk eusten dituen
balda okerra. Hauen azpian, horma osoa betetzen duela, ohea bermatzen da.
Buruaren aldean zintzilik airean baleude bezala gau-mahaia eta lanpara bat
daude. Hanken aldean, atetik begiratuta ezkerreko horma izango litzatekeen
horretan, ia ohearekin bat eginez, lanerako mahai beltz txiki bat eta armairua
daude. Honi lotuta, eta aipatutako mahaiaren gainean, balda bat eta gauzak gordetzeko
armairu bat. Hau guztia, urdin ilun koloredun hormez mugatua eta sabaitik
datorren argi hori batez argiztatua.
