jueves, 16 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZA MOLDATZEN

Kurtsoko azken proiektua Donostiako alde zaharreko Trinitate Plazan landu dugu. Espazio hau "nahigabe" sortu zela esan daiteke eraikin batzuen eraistea eta herritarren beharrek bultzatua. Luis Peña Gancheguiri plaza diseinatzeko eskatu zitzaionean jada honek bazeukan bere erabilera: herri-kirolak. Arkitektoak, hau kontuan hartuta, espazio ezin hobe bat lortu zuen. Arkitektura eta kirol euskaldunaren kutsua zainduz aurkako bi elementuren fusioa lortu zuen: Abuztuak 30 kalea eta Urgull mendia. Kale batek suposatzen duen ordena eta zuzentasuna, naturaren desordena eta basatasunarekin kontrajartzea lortu zuen armaila batzuen bidez, era berean, plaza osotasunean batuz.







Txuri beltzean denez ezin dakolorea aztertu, baina, ikusten da nola harriaren texturak bat egiten duen bai inguruko eraikinekin eta baita Urgull mendiarekin ere.

Hala ere, gaur egun aldaketa ugari jasan behar izan ditu espazioak. Aipagarriena beharbada lurra adokinatua izatetik laua izatera pasatu dela da, umeentzako kirol egiteko eremua bilakatuz. Horretaz gain, San Telmoren atzealde guztia eraldatu egin da (kolore erlazioa galduz eta plazara eraikin berri baten sarrerarekin) eta bolatokiak zeukan esentzia galdu egin da itxitura bat gehituz.







Guk, beraz, interbentzio bat burutu behar genuen espazio honetan. Horretarako, herritarren toki bat denez, beraiei galdetu nien plaza honetan nahi zutenari buruz. 

Lehenengo plazari buruzko iritzia edo zein ezagutza zeukaten galdetu nien. Gaztetxoenek jolaserako toki bat zela zioten, gazteek farretako momentu onak zein txarrak pasatu izan zituztela bertan adierazi zidaten eta adindunek, berriz, bertan zerbait antolatua zegoenean (Santo Tomasetan adibidez) bakarrik gerturatzen zirela. Ondoren, eta honekin amaituz, plaza horrek erabiltzaile gehiago izan zitzan zer falta zitzaion galdetu nien. Gaztetxoak zegoenarekin konformatzen ziren edo ez zekiten zer nahi zuten eta gazte eta adindunek bat egiten zuten galdera honen erantzunean: bi taldeen arabera egoteko toki bat zen beharrezkoa, bai udan eta bai neguan disfrutatu ahal izango litzatekeena, iturria, saltoki edo tabernaren bat, jendearen artean erlazioa ahalbidetuko lukeen espazio bat...

Nik, zehaztasun handiegietan sartu gabe, estalki baten bidez, egoteko espazio atsegin baten sorreran pentsatu nuen. Lan hau burutzeko toki zehatz bat aukeratu beharra neukan, edo behintzat plazan funtzio bat daukaten espazioetan eragozpenik sortuko ez lukeen toki bat. Honetarako Trinitate plaza egun batzuetaz aztertu eta ondorio hontara heldu nintzen: jendeak, bai frontoian eta bai plaza erdian haurrak jolasteko batzen direla eta armailek talde baten elkarrizketa saihesten dutela ikusiz, bolatoki gainera jotzen du.

Plazara sartu eta ikusten den lehenengo gauza bolatokia, bolatoki gaina eta Urgull mendiaren magala da, zuhaitzez beterikoa. Hau kontuan hartuz, altura ezberdinetako "zuhaitzak" jaitsi ditut Urgulletik plazaren sarreraraino.  Ideia hau garatzerako orduan Bizkaiako Kanpuseko Bizitzaren Basoak asko lagundu dit.


 
"Zuhaitzetako" batzuk (bolatokiaren ingurukoak) egoteko espazio horren gainean zintzilikatuko litzatekeen estalkiaren euskarri dira. Beste batzuk (espazio konkreturen batera bideratuz) farola bezala funtzionatu dezakete eta azkenak hiriko metalezko baso horren konposizioa osatuko dute.

















(Arazo batzuk medio proiektuaren azalpen eta planoak ezin izan ditut blogean aurkeztu, dena den, Donostiako Arkitektura Eskolako Proiektuetako bulegoan aurkitu daitezke.)






sábado, 11 de mayo de 2013

BIDE ONA

Edozein eskailera mekaniko apurtuta dagoela eta eskailera normaletatik igo behar garela konturatu bezain laister negar egiteko gogoa sartzen zaigu ia ia. Funtzionamenduan dauden kasuan, burutik pasatu ere ez zaigu egiten gure oinak mugituz solairuz igotzea...

Baina, izan beharko du ba gure nagitasun honek mugaren bat ezta?




Lar engainagarriak gara, ba. Entretenimendua da gure nagitasunaren muga. Kasu honetan hankarekin eskaloi bat zapalduz doinu bat entzutea hain zuzen ere. Egia da aste betera edo gutxiagora beharbada horretaz aspertu eta lehengo ohituretara itzuliko ginatekeela, baina hortan datza kontua, aldaketan, finkotasun ezan. Aldaketa, mugimendua eta parte-hartzea gustatzen zaigu, batez ere guretako aldagaitza den gauza horiekin elkar eragitea. Ez badagu hau kontuan hartzen gauzak alde batera uzten ditugu, galdu egiten dira, azkenaldian gure eskolan horren presente dagoen Trinitate Plazarekin gertatu den bezala adibidez. 

Zaila dela eta gauza batzuri buelta eman ezin zaiela pentsatu dezakegu; nola egin jendeak gehiago birziklatzeko?, zer egin bai errepideko eta baita kaleetako legeak (justuak direnak behintzat) errespetatuak izateko?, posible izango al da jendea kirola egitera eta osasuntsuago bizitzera bultzatzea?

Hona hemen zenbait ideia erakutsitako bideoaren ildo berean: 

 
Hala ere guztiok pentsatzearen kontu honetan berotzen joateko hona hemen saridun asmakizun txiki bat:

Zein da letra segida honen hurrengo letra?

bbhlbszzb

Saria jasotzeko sartu zaitezte lotura honetan eta pasahitza eskatzen dizuenean sartu erantzuna.


 
 

sábado, 4 de mayo de 2013

MADRILEKO BIDAIA

Heldu zen azkenean, apirilaren 13a, ikasiz deskantsatzeko aukera. Goizean goiz esnatu ginen zapatu hartan autobusa hartzeko. Bidaia ia denok lo hasi genuen baina ordu batzuen ondoren Madrilera heltzen geundenaren seinaleak agertzen hasi ziren. Azkar ikusi genituen baina lau munstro hauek ikustea harrigarria izan zen.


Madrileko kaleetatik autobusez ibili ondoren Reina Sofia Museora heldu ginen. Denboraren ondorioz eta beharrak bultzatuta handipenak eta moldaketak jasan dituen museoa. Eraikin zaharrari gaur egungo mugimenduekin bat datorren eraikutza bat gehitu zaio, ezpazio berriak sortuz eta eraikinaren fatxadak aldatuz.





Museoan zegoen Cristina Iglesiasen lana ikustera joan ginen batez ere. Lan kuriosoa iruditu bazitzaidan ere nire ignoratziak edo denbora eskasiak ez zidan eskultore honen lana ondo ulertzen utzi. Hala ere, eta nire modura izan arren, eskultura haiekin disfrutatzea lortu nuen. 






Toki honetan ikusi genituen sorkuntzetatik hunkigarriena Gernika margolana izan zen nire ustez. Beharbada gure herriaren adierazle den  lan ezagunenetariko bat delako. Horren garrantzitsua bada ere (bertan zeuden beste lan guztiekin batera) ezin izan genion argazkirik atera.


Jarraian, garai batean Madrileko hiria haragiz hornitzen zuen eta gaur egun zentro kultural bilakatutako Mataderoa bisitatu genuen. Bertan pabilioi ezberdinak ikusi genituen; liburutegia, erakustokia... 





...eta gehien harritu gintuena hondakinentzako labea ematen zuen hura izan zen.




Horretaz gain, bertatik bueltaka ari ginela bi kartel hauek ikusi genituen pabilioi baten sarreran eta espazio haren benetako funtzioa etorri zitzaigun burura.
                                                  

Zapatu hartako azkenengo bisita Tabakalerara izan zen. Eraikin hau gaur egun bitan banatuta bezala dago. Ezpazioetako bat herriak kudeatua eta bestea, berriz, udaletxeak. Lehenengoari Gaztetxe itxura hartu genion, herrikoiagoa, herriak herriarentzat sortutako zerbait. 



Bigarren espazioa, udaletxeak kuadeatua, isilagoa zen, perfektuagoa, hutsagoa, artelan kopuru antzekoarekin baina bizitza gutxiagorekin...





Igandea El Campo De La Cebada plazan hasi genuen. Hau izan zen beharbada guregan eragin gehien izan zuena. Hiritarren beharrek eta gogoak erabilera anitzeko espazio bat sortu zuten. Guztia zegoen aprobetxatua eta auzotarren zerbitzura.






Hau ikusi ondoren, azoka batera joan ginen, betiko azoka normalaz (mercadillo) gain bigarren eskuko azkoa ere zegoen, eta kaleetatik zehar jarraitzen, bigarren eskuko denda txikiak ere ikusi genituen. Bertatik bazkaltzera joan eta arratsalde guztia libre izan genuen.

Azkenik itzultzeko eguna heldu zen, astelehena. Madriletik irten eta bi bodega bisitatu genituen Burgos aldetik, zein baino zein harrigarriagoa. Lehenengoa Denominacion de origen Ribera de Duero. 






Bigarrena Bodegas Portia.




Amaitzeko aipatu beharra daukat asteburura Living Roof Hostelen pasatu genuela. Harrera eta kokaleku paregabeaz gain, espazio zoragarri bat sortzen zuen patioa izan zen, beharbada, Perec idazleak dioen bezala, Madrilen bizitakoa gogoraraziko digun elementua.