jueves, 31 de enero de 2013

Nire Logela




       Ikasketak nire herrian burutzen ez ditudanez, bi logela ditudala esan dezaket. Baina txikitatik nire izaerarekin garatu dena, bakarra. Txikia den arren, espazio eroso bat sortzeko bezala antolatuta daude altzariak. Atetik sartuz gero, aurkako horma habe batez bi zatitan banatzen dela ikusten da. Bi alde hauetako batean leihoa eta bestean erloju eta album batzuk eusten dituen balda okerra. Hauen azpian, horma osoa betetzen duela, ohea bermatzen da. Buruaren aldean zintzilik airean baleude bezala gau-mahaia eta lanpara bat daude. Hanken aldean, atetik begiratuta ezkerreko horma izango litzatekeen horretan, ia ohearekin bat eginez, lanerako mahai beltz txiki bat eta armairua daude. Honi lotuta, eta aipatutako mahaiaren gainean, balda bat eta gauzak gordetzeko armairu bat. Hau guztia, urdin ilun koloredun hormez mugatua eta sabaitik datorren argi hori batez argiztatua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario