Lehenagoko
azalpenetan esan bezala proiektua hau Bergarako lur-sail maldatsu baten
kokatzen da eta printzipioz bikote bat eta beste bi pertsonentzat egina dago.
Honetaz gain, irakasleek eskatutako baldintza minimoak espazio komun bat eta
beste lau pertsonal sortzea zen, lehenengoa gutxi gora behera 40 metro karratutakoa
izanik eta gainerako laurak 20 metro karratutakoak.
Nire terrenoan
dagoen aldaparen arazoari aurre egiteko solairu ezberdinetan banatu dut habitata;
4 pertsonek dituzten behar komunak betetzeko tokia beheko solairuan eta behar
indibidualak goiko pisuan. Zati finkoa hormigoi armatua bezalako materialaz
eraikiko litzateke zurruntasuna azalduz baina bere itxura arin eta arruntak
habitata betirako ez dela adieraziko luke. Hala ere, aldaparen arazoak bertan
jarraitzen duenez zati finko hau zutabe batzuen gainean bermatuko da eta
lurraren eta habitataren lotura errazteko eraikinaren bi aldetan eskailera
batzuk aurkituko ditugu. Bi eskailera hauek, etxe aurretik terraza bezala
igaroz, korridore batez daude lotuta. Bata sarrera printzipalera eramaten duena da eta bestea berriz ortuarekin erlazioa sortzen duena.
Leku komunaren
ezaugarri finkoak laukizuzena inguratzen duten hiru horma, herrirantz ematen
duen eta ireki daitekeen beirate zabala, sukaldea, sua, goiko pisurako
eskailerak eta komuna dira . Elementu hauek sortzen dituzten espazioak modu
ezberdinetan antolatuko dira bertan bizi direnen arabera.
Eskailerak igoz
gero beheko solairuaren estalkia den lauza batekin, iparralderantz dagoen
lur-sailarekin lotura ezartzen duten 3 maila luze eta eskailera inguratzen duen
aterpe txiki batekin aurkitzen gara. Aterpe honetara lotuko dira hain zuzen ere
pertsona bakoitzaren habitat pertsonalak.
Espazio indibidual
hauek lurretik altxatuta daude eta 3x3 metroko kuboak guztiz modulagarriak dira,
bai barneko distribuzioari dagokionez eta baita espazioaren itxiturari
dagokionez ere. Modulazio honen azalpena irudietan ikusi daiteke.
Amaitzeko esan
beharra daukat, habitat osoa eusten duten zutabeen inguruan ere aterpe antzeko
espazio bat sortzen dela, zeina egoteko toki bezala edo bertan dagoen ortua
lantzeko tresnak gordetzeko estalpe bezala erabili daitekeen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario