Ez zait ba horren erraza egin Iñaki Ábalosen liburu hau irakurtzea, hala ere, uste dut behintzat jakin dudala loft baten esentzia eta jatorria zein den bereganatzen. Intentziorik gabe sortutako lekuak, zerbait ekonomikoa topatzearen ondorio, garapen pertsonal/artistikorako tokiak, bizi eta ulertzekoak. Bertan bizi den edo diren pertsonek, norberaren garapenerako ona dela ulertuta, lana behartutakoa edo gogorrotatu behar den zerbait ez dela dakite. Hala ere, ez da guztia horrekin lotuta egongo, jaiak eta bilera sozialak ugariak izango baitira.
Beraz, bai, gizarteak toki hauen inguruan esandakoa egia ez dela liburu hau irakurtzearekin bat jakin dut. Espero nezakeen habitat hauek nolabaiteko bohemioak izatea, baina ikusitakoak ikusita gaur egungo gizartearen etxebizitza hiritar moderno bat besterik ez zela pentsatzen nuen.
Moda eta gizartearen kapritxoa izan dira azken aldian loftaren erabilera horren beste zabaldu dutenak. Ez baitut uste gaur egun loft baten bizi den pertsona orok mentalitate ireki, aske edo sortzailea duenik, habitat hau bizi beharko litzatekeen moduan bizi duenik...
Ez dut esan nahi benetan pentsamolde alternatibo bat garatzeko beharra duen pertsonarik ez dagoela, baina onartu beharra dago loft-a bere jatorrietan espero ez zen jende baten atzaparretan erori dela. Ados ez bazaudete sartu zaitezte Wikipedia web orrian eta bilatu Loft... Loft bat eraikitzeko pausuak. Beldurra ematen dit Personalidad hitza bilatu eta hau garatzeko pausuekin topo egiteak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario