Heldu zen azkenean, apirilaren 13a, ikasiz deskantsatzeko aukera. Goizean goiz esnatu ginen zapatu hartan autobusa hartzeko. Bidaia ia denok lo hasi genuen baina ordu batzuen ondoren Madrilera heltzen geundenaren seinaleak agertzen hasi ziren. Azkar ikusi genituen baina lau munstro hauek ikustea harrigarria izan zen.
Madrileko kaleetatik autobusez ibili ondoren Reina Sofia Museora heldu ginen. Denboraren ondorioz eta beharrak bultzatuta handipenak eta moldaketak jasan dituen museoa. Eraikin zaharrari gaur egungo mugimenduekin bat datorren eraikutza bat gehitu zaio, ezpazio berriak sortuz eta eraikinaren fatxadak aldatuz.
Museoan zegoen Cristina Iglesiasen lana ikustera joan ginen batez ere. Lan kuriosoa iruditu bazitzaidan ere nire ignoratziak edo denbora eskasiak ez zidan eskultore honen lana ondo ulertzen utzi. Hala ere, eta nire modura izan arren, eskultura haiekin disfrutatzea lortu nuen.
Toki honetan ikusi genituen sorkuntzetatik hunkigarriena Gernika margolana izan zen nire ustez. Beharbada gure herriaren adierazle den lan ezagunenetariko bat delako. Horren garrantzitsua bada ere (bertan zeuden beste lan guztiekin batera) ezin izan genion argazkirik atera.
Jarraian, garai batean Madrileko hiria haragiz hornitzen zuen eta gaur egun zentro kultural bilakatutako Mataderoa bisitatu genuen. Bertan pabilioi ezberdinak ikusi genituen; liburutegia, erakustokia...
Horretaz gain, bertatik bueltaka ari ginela bi kartel hauek ikusi genituen pabilioi baten sarreran eta espazio haren benetako funtzioa etorri zitzaigun burura.
Zapatu hartako azkenengo bisita Tabakalerara izan zen. Eraikin hau gaur egun bitan banatuta bezala dago. Ezpazioetako bat herriak kudeatua eta bestea, berriz, udaletxeak. Lehenengoari Gaztetxe itxura hartu genion, herrikoiagoa, herriak herriarentzat sortutako zerbait.
Bigarren espazioa, udaletxeak kuadeatua, isilagoa zen, perfektuagoa, hutsagoa, artelan kopuru antzekoarekin baina bizitza gutxiagorekin...
Igandea El Campo De La Cebada plazan hasi genuen. Hau izan zen beharbada guregan eragin gehien izan zuena. Hiritarren beharrek eta gogoak erabilera anitzeko espazio bat sortu zuten. Guztia zegoen aprobetxatua eta auzotarren zerbitzura.
Hau ikusi ondoren, azoka batera joan ginen, betiko azoka normalaz (mercadillo) gain bigarren eskuko azkoa ere zegoen, eta kaleetatik zehar jarraitzen, bigarren eskuko denda txikiak ere ikusi genituen. Bertatik bazkaltzera joan eta arratsalde guztia libre izan genuen.
Azkenik itzultzeko eguna heldu zen, astelehena. Madriletik irten eta bi bodega bisitatu genituen Burgos aldetik, zein baino zein harrigarriagoa. Lehenengoa Denominacion de origen Ribera de Duero.

No hay comentarios:
Publicar un comentario